Ongi etorri ATARIra

Atari Zentrua, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak baimendutako zentru sozio-sanitarioa da.

Garapenean zehar zailtasunak dituzten edo izan ditzaketen haurrei eta beraien familia zein inguruneari arreta eskeintzen zaie, beraien bizi kalitatea hobetzeko helburuarekin. Arreta hau haurtzaroan espezializatutako diziplinarteko lan taldeak burutzen du.

Atari Zentruan haur bakoitzaren banakako beharrei erantzun ematen zaie, bakoitzaren berezitasunak kontutan hartuaz. Lanaren helburu nagusia haurraren garapen orokorra eta bere integrazioa sustatzea da.

Atari Zentrutik, osasun, hezkuntza eta gizarte baliabideekin koordinazioa egiten da.