ARRETA GOIZTIARRA

Arreta Goiztiarrak helburutzat honako hau du: garapenean zailtasunak dituzten edo izateko arriskua duten 0-6 urte bitarteko haurren behar iragankor edo iraunkorrei erantzuna ematea.

Honako behar hauei erantzuten zaie:

  • Haur goiztiarrari lotzen zaizkion zailtasunak.
  • Garapen psikomotorean zailtasunak
  • Perzepzio-manipulazio arloan zailtasunak
  • Jolasaren garapenean zailtasunak.
  • Hizkuntzaren azalpen eta garapenean zailtasunak.
  • Alor afektiboan zailtasunak; alderdi emozionalak eta jokaerak  erregulatzeko zailtasunak.
  • Zailtasunak elikaduran, loan, esfinterren kontrolean…

Familiari arlo bakoitzari dagozkion orientabideak eskeintzen zaizkio, bere haurrarekin harreman on bat lortzeko eta bizi kalitate hobea lortzeko.

Gipuzkoa mailan, Arreta Goiztiar Programara, Hezkuntza, Osasun edo Gizarte Zerbitzuen bitartez bideratzen da. Familiak berak egin dezake eskaera dagokion Gizarte Zerbitzuetako Zentruan bertan. Ondoren, Arreta Goiztiar Programako Balorapen zerbitzutik (Gipuzkoako Foru Aldundia), haur eta familiaren eskaera baloratuko da, eta egokitzat emanez gero, Haur Garapen eta Arretar Goiztiar Zentru batetara deribatua izango dira haurra eta familia, bertan eskuhartzea jaso ahal izateko.